Bada astebete
baino gehiago euskaldun talde bat Alemaniara iritsi ginela hizkuntza xelebre
hau ikasteko intentzioarekin.
Blog hau sortzeko
ideia bueltaka neukan buruan duela egun batzuk eta atzo Frau Cavidan-ek
irakatsitako Alemaniar esaera zaharrak dioen bezala : Morgen, morgen, nur nicht
heute, sagen alle faulen Leute. Hementxe kontuk eta komerik.
Blog honen helburua,
norbaitek atzerrian dauden euskalduntxo batzuen berri izan nahiko balu, tarteka
lerrotxo batzuk irakurtzeko aukera izatea besterik ez da.
Egun hauetan
hainbat eta hainbat pasarte xelebre bizi izan ditugu (esan beharrik ez dago
askotan gu pertsonaia nagusiak izan garela. Lagun batek askotan erraten didan
bezala, hay que dejar huella, ba hemendik mezu bat hari, lasai egon, dagoeneko
bidea markatzen hasiak garela) hauen inguruan idatziko dut beste batean.
Besterik gabe
aurkezpen post hau ixtera noa, lehenengo sarrera hau nirea bada ere, idazteko
gogoa duen edonori pasatzen diot hitza.
Besterik ezean,
neronek jarraituko dut idazten.
Aufwiederschreiben!
argazkilaria: Manu jauna

No hay comentarios:
Publicar un comentario