Igandea. Terrazan
gosaldu. Iban lagun kroaziar berriarekin hitz egin eta bazkaria prestatzen
didaten bitartean ;) , lerrotxo batzuk
zuentzat.
Lehenengo lana, Herr kelzo -ri eskertu nahiko nioke jaio berria den blog honetan eskua sartu izana eta diseinu berriaren sortzaile izatea. Beste batean luzatuko naiz honen inguruan izan ere gaurkoan badut beste gahi bat buruan:

Alemaniarrak.
Atzo hainbat
ezusteren ondoren (hobe horrela uztea, ez da zertan dena kontatu behar) zenbait
Alemaniarren laguntza behar izan genuen. Hona hemen emaitza:
Denek ahalik eta
argibide hoberenak eman zizkiguten, gizon batek bere autoan 15 minututara
zegoen toki batera eraman gintuen, argitu nahiko nuke etzetorkiola bidenabar
eta guk ez geniola eskatu. Taxista batek bide erdian (agian bi herenetan) taximetroa
gelditu gehiago kobratu nahi ez zigulako eta Mercedes-Benz museoan (UN studio)
emakume batek soberan zuen sarrera bat oparitu zigun.
Pentsa ezazue
orain, zuen herri edo hirian, 5 gazte alemaniar aurkitzen dituzuela, erdera
juxtu batekin, eta laguntza bila. Zer egingo zenukete??
Lagunak………badugu
zer ikasi…..
No hay comentarios:
Publicar un comentario