jueves, 18 de julio de 2013

mix kulturala

Tarteka Alemaniara ekarri gintuen helburua ahaztu zaigunaren susmoa dut, baina amatxok duela gutxi erran bezala… “uda da eta egoera aprobetxatzeak merezi du”.

Hala ba, astearte burusoil batean (ikusten duzu usurbildarrez ere gogoratzen naizela ;) ) zer egin eta kultura nahaste bat proposatu genuen.
Sushi-tortila afaria

Hor elkartu ginen  wohneim 12-n, dagoeneko bazkarimerenduafarifesta eta bestelakoen epizentru bihurtu denan. Egia esan ez nintzen harrituko Sommer Fest hemen egitea proposatuko balute!! Hurrengo post baterako oina da azken hau.
Behin afal ordua adostuta dena ezin hobe joan zen. Yumiko, Saiuri eta Mohitok irakasle lanak egin zituzten (pazientzia ederra behar izan zuten egia esan)  baina moldatu ginen euskalduntxoak Sushia egiten!!
Bitartean hamarrenbat patata tortila (pila pila pila patata tortila, ilargiraino eta buelta) prestatu genituen denen artean baita ere.

Ta bat-batean non agertzen zaigun bere puntualtasunarekin gure Ivan kroaziarra tarta eta Bier mordoarekin….eta “zenbait” purotxorekin…

Alles lecker lecker!

Esan beharrik ez dago uste baino gehiago luzatu zitzaigula gaua.........


Hurrengo post batean argazkiak. Hurrengorarte eta muxu bat denentzat!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario