sábado, 27 de julio de 2013

y amanece en Castrourdiales............

Atzo, edo hobe esanda gaur, hona etorri nintzenetik lehenengo aldia da egunsentia ikusten dudala. Egun berri bat.

Aitzakia honekin eta gure joku  baten hildoan gaurko notizik.

“Amanece en Castrourdiales  y empieza a haber más lobos que aldeanos, no está muy claro quien es el vidente y quien la bruja o si alguien tiene más de una carta, pero el juego sigue con 3 nuevos jugadores…”

Azkenik denak Schwäbisch Hallen.Ongi etorri!

Aurreko sarrera batzuetan parte hartzaileen inguruan zerbait (nahiko gutxi egia esan) komentatu izan dut, baina hemen Herr Kelzoren aportazio bat. Fodo Lopez. Bide batez, zorionak bihotz bihotzez.

Barkatuko didazue sarrera aldrebes xamar honengatik, baina egunsentian, Bier batekin (nola ez nire Partnerinekin) mundua konpontzeak zuei idazteko beharra sortu dit.


Muxu bat eta hurrengorarte!

martes, 23 de julio de 2013

zortziko dantza teil 2

Ezer baino lehen baimena (eta barkamena) eskatu dantzari guztiei, teknika gutxirekin baina bihotzez egindako dantza saioa izan zen.

Hemen agindutako bideo, espero dut alemaniar serio hauei gustatu bezain beste gustatzea!


Esker mila Unairi, atxandostiasumonegrodelamakina grabatu zuelako, MM-ri postprodukzio lanengatik eta izan duen pazientziagatik eta nola ez dantza egin zuten guztiei! 



zortziko sommer fest from teresacuesta on Vimeo.

lunes, 22 de julio de 2013

zortziko dantza teil 1

Atxagaren Mo behiak errango lukeen bezala.... karral karral karral karral (eskerrikasko zuzenketagatik)... 5 ordu.  Alemaniar enpresari batzuekin „bilera“ izan dugu......ulertezina.

Baina oraingoan beste gai baten inguruan idatzi nahiko nuke.

Hay k dejar huella…. Huella bai, baina zenbateraino sakona??

Alemania osoan eztakit, baina Schwäbisch Hallen famatuak gara dagoeneko “die Baskiche Grouppe”.
Herenegun Sommer Fest. Hemengo eskolak urtero ekitaldi bat antolatzen du herritar guztientzat. Ikasleek (nahi duenak) bere herrialdeko janari tipikoren bat presta dezake edo ikuskizunean parte hartu. Bat gutxi izango zela ta guk biak, sangria kubo (pozal ultzamarrentzat) ederrak prestatu eta dantza egin. Ikuskizuna…..Burgermeister jaunak errango lukeen bezala….la liamos petarda.


Besterik gabe, hemen gaurko egunkariko linka (argazkia hemen behekoa) iruñeko kontaktuak lanak egin bezain pronto bideoa izango duzue!




jueves, 18 de julio de 2013

mix kulturala

Tarteka Alemaniara ekarri gintuen helburua ahaztu zaigunaren susmoa dut, baina amatxok duela gutxi erran bezala… “uda da eta egoera aprobetxatzeak merezi du”.

Hala ba, astearte burusoil batean (ikusten duzu usurbildarrez ere gogoratzen naizela ;) ) zer egin eta kultura nahaste bat proposatu genuen.
Sushi-tortila afaria

Hor elkartu ginen  wohneim 12-n, dagoeneko bazkarimerenduafarifesta eta bestelakoen epizentru bihurtu denan. Egia esan ez nintzen harrituko Sommer Fest hemen egitea proposatuko balute!! Hurrengo post baterako oina da azken hau.
Behin afal ordua adostuta dena ezin hobe joan zen. Yumiko, Saiuri eta Mohitok irakasle lanak egin zituzten (pazientzia ederra behar izan zuten egia esan)  baina moldatu ginen euskalduntxoak Sushia egiten!!
Bitartean hamarrenbat patata tortila (pila pila pila patata tortila, ilargiraino eta buelta) prestatu genituen denen artean baita ere.

Ta bat-batean non agertzen zaigun bere puntualtasunarekin gure Ivan kroaziarra tarta eta Bier mordoarekin….eta “zenbait” purotxorekin…

Alles lecker lecker!

Esan beharrik ez dago uste baino gehiago luzatu zitzaigula gaua.........


Hurrengo post batean argazkiak. Hurrengorarte eta muxu bat denentzat!!

domingo, 14 de julio de 2013

die Leute

Igandea. Terrazan gosaldu. Iban lagun kroaziar berriarekin hitz egin eta bazkaria prestatzen didaten bitartean ;)  , lerrotxo batzuk zuentzat.

Lehenengo lana, Herr kelzo -ri eskertu nahiko nioke jaio berria den blog honetan eskua sartu izana eta diseinu berriaren sortzaile izatea. Beste batean luzatuko naiz honen inguruan izan ere gaurkoan badut beste gahi bat buruan: 


Alemaniarrak.


Atzo hainbat ezusteren ondoren (hobe horrela uztea, ez da zertan dena kontatu behar) zenbait Alemaniarren laguntza behar izan genuen. Hona hemen emaitza:

Denek ahalik eta argibide hoberenak eman zizkiguten, gizon batek bere autoan 15 minututara zegoen toki batera eraman gintuen, argitu nahiko nuke etzetorkiola bidenabar eta guk ez geniola eskatu. Taxista batek bide erdian (agian bi herenetan) taximetroa gelditu gehiago kobratu nahi ez zigulako eta Mercedes-Benz museoan (UN studio) emakume batek soberan zuen sarrera bat oparitu zigun.


Pentsa ezazue orain, zuen herri edo hirian, 5 gazte alemaniar aurkitzen dituzuela, erdera juxtu batekin, eta laguntza bila. Zer egingo zenukete??



Lagunak………badugu zer ikasi…..

miércoles, 10 de julio de 2013

sarrera

Bada astebete baino gehiago euskaldun talde bat Alemaniara iritsi ginela hizkuntza xelebre hau ikasteko intentzioarekin.

Blog hau sortzeko ideia bueltaka neukan buruan duela egun batzuk eta atzo Frau Cavidan-ek irakatsitako Alemaniar esaera zaharrak dioen bezala : Morgen, morgen, nur nicht heute, sagen alle faulen Leute. Hementxe kontuk eta komerik.

Blog honen helburua, norbaitek atzerrian dauden euskalduntxo batzuen berri izan nahiko balu, tarteka lerrotxo batzuk irakurtzeko aukera izatea besterik ez da.

Egun hauetan hainbat eta hainbat pasarte xelebre bizi izan ditugu (esan beharrik ez dago askotan gu pertsonaia nagusiak izan garela. Lagun batek askotan erraten didan bezala, hay que dejar huella, ba hemendik mezu bat hari, lasai egon, dagoeneko bidea markatzen hasiak garela) hauen inguruan idatziko dut beste batean.

Besterik gabe aurkezpen post hau ixtera noa, lehenengo sarrera hau nirea bada ere, idazteko gogoa duen edonori pasatzen diot hitza.
Besterik ezean, neronek jarraituko dut idazten.


Aufwiederschreiben!


                                                                                                    argazkilaria: Manu jauna