Batek baino
gehiagok esan dit azken aldi honetan abandonatu xamar zaitudala…. eta ez dut
ezetzik esango, barkaidazu nire blog maitea.
Badut kontu ta
komeri dexente zuri kontatzeko, baina poliki poliki hasiko naiz.
Izan genuen ba,
aurreko hilabetean oso irakasle on bat, gure Gunther xaharra. Hartzen nion
antza bai arkitektura ikasten nuen garai haietan izan genuen beste irakasle
bati. Han egoten ginen gu, gure arreta
guztia jarrita detailerik ez galtzeko, ume txikiak aiton amonei kontuak entzuten
dizkien bezala… gogoratzen naiz azken klase berezi bat prestatu zigula,
bizitzaren inguruan.
Gure Gunthelek
ere zerbait berexia prestatu zigun, nola ez. Egun hartako gaia, die Nebel.
Lainoa. Hainbat eta hainbat gauza ekarri zizkigun burura lainoak. Laboaren
kantuak dioen bezala… Maite ditut maite gure bazterrak, lanbroak izkutatzendizkidaenan…
Sortu zuen edo
genuen atmosfera berexi bat, zer ote dagoen lainoaren atzean, zergatik den hau
hain mistikoa … eta 4 orduren buruan, bukaera bezala non erraten digun…
Nebel aldrebes
irakurrita, Leben.
Lainoa eta
bizitza, bizitza eta lainoa, ongi pentsatuta, lotura berexia bezain sendoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario