domingo, 8 de septiembre de 2013

aspaldiko partez egunon nere blog maitea

Batek baino gehiagok esan dit azken aldi honetan abandonatu xamar zaitudala…. eta ez dut ezetzik esango, barkaidazu nire blog maitea.

Badut kontu ta komeri dexente zuri kontatzeko, baina poliki poliki hasiko naiz.

Izan genuen ba, aurreko hilabetean oso irakasle on bat, gure Gunther xaharra. Hartzen nion antza bai arkitektura ikasten nuen garai haietan izan genuen beste irakasle bati. Han egoten ginen  gu, gure arreta guztia jarrita detailerik ez galtzeko, ume txikiak aiton amonei kontuak entzuten dizkien bezala… gogoratzen naiz azken klase berezi bat prestatu zigula, bizitzaren inguruan.

Gure Gunthelek ere zerbait berexia prestatu zigun, nola ez. Egun hartako gaia, die Nebel. Lainoa. Hainbat eta hainbat gauza ekarri zizkigun burura lainoak. Laboaren kantuak dioen bezala… Maite ditut maite gure bazterrak, lanbroak izkutatzendizkidaenan…

Sortu zuen edo genuen atmosfera berexi bat, zer ote dagoen lainoaren atzean, zergatik den hau hain mistikoa … eta 4 orduren buruan, bukaera bezala non erraten digun…

Nebel aldrebes irakurrita, Leben.


Lainoa eta bizitza, bizitza eta lainoa, ongi pentsatuta, lotura berexia bezain sendoa.