Zergatik idatzi,
ba euria egin duelako, euria, herrimina ………..batek daki.
Azken aldian
ugariak dira berriak, batek Vorstellungsgespräch duela, besteak praktikak lortu
dituela … Jakina den bezala, holako berri onak irenstea zaila izaten da. Beraz,
ohitura bilakatu da notizik dakartzanak nire terraza polit hontan kubata batzutara
gonbidatzeak. Hau da hau sufrimendua lagunak!! ;)
Horrela ba, euri
tanta artean gabiltzan egun honetan, jada taldearen erdiak praktika hitzartuak
dituela esan daiteke. Esan beharrik ez dago oraindik hoberenak, guapoenak,
azkarrenak eta eztakitzenbatgauzaonenak falta garela! (nabari da amona urruti dudala bai, ikusten
duenak mesedez eman diezaiola muxu bat nire partez) baina iritsiko da eguna non
ospakizunak gure kontu izango diren!
Bidenabar erran
nahiko nuke bihar etorriko omen dela lehenengo bixita Schwäbisch Hallera eta
dirudienez hurrengo egunetan gehiago izango dira bidaiatzera animatuko direnak.
Norbaitek ulertu nahi izan badu hortxe du gonbidapena.
Muxu bat eta
txintxoak izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario