domingo, 18 de agosto de 2013

hurrengorarte lagunak!!

Taldea bereiztear dagoen egun hauetan, beste arrazoi batzuen artean, besteek idatzitakoa ulertuko ez dutelako, sarrera bat zuretzat.

bazoaz. agur. ongi izan eta zaindu zaitez.

Aurrean duzu aukera polit bat hasi berri duzun bidea nahi bezala aurrera eta atzera ibiltzeko, zerorren bidea da ta!
Harrokeria haundia ez bada, elkarrengandik asko ikasi dugula erranen dut. Hementxe gordetzen ditut nik ikasitakoak, nire SHeko terraza honetan, ze azken finean nirea bezain zurea izan da azken aste hauetan.
Besta on baten ordainetan joango gatzaizu bixitan, nola ez!


bazoaz. agur. ongi izan eta zaindu zaitez.

martes, 13 de agosto de 2013

Sommer Fest ofiziala

kontatu nizuen ba zerbait Sommer Fest inguruan...gaur argitaratu dute Goethe Institut-etik bideo ofiziala, beraz berandu baino lehen hemen duzue ikusgai!


lunes, 12 de agosto de 2013

berlin in einen Satz

Lehenik eta behin, eskerrikasko nahiz eta urruti egon, bidaia borobila izan zedin lagundu zenidatenei, espero bezala informazio bikaina pasa zenidatelako, aspaldiko partez besakada bat zuentzat.


Asteburu honetan Berlinera bidaia express bat egin dugu. Gauza asko ikusi eta bizi izan ditugu baian hainbat eta hainbat sakelean gordeta ditugu hurrengo baterako.
Bidaiaren izaera xelebrearen inguruan idaztea arrunt zaila egiten zait eta bide batez egokia iruditu zait joku hau:  bidaiko lagunei orri txuri bat pasa nien izenburu honekin “ Berlin in einen Satz” hemen duzue emaitza.


Berlín: metrópolis, ciudad-estado, capital repleta de museos, parques, bares y monumento, ¿qué más puedes pedir? 

Ha sido Berlín para mí como esa chica fulgurante que ves pasar una noche y la recuerdas durante mucho tiempo. Berlín ha sabido sobrepasar a la historia y ser algo más que un simple cúmulo de edificios, gente y  polución para llegar a ser un emblema, un sentimiento e incluso una forma de vida.
Si alguien necesita buscarse, en Berlín se va a encontrar.

In Berlin gibt es mehr Menchen als Bier_ und es gibt viel Bier!

Ich konnte in Berlín spanisches Essen genießen. 

Obwohl Berlin grau un dunkel ist, konnte ich die Helligkeit fühlen.  

Wir sind seht dankbar mit Teresa, weil sie unsere beste Reiseleiterin war, außerdem konnten wir das Bild des ZEKIs finden

Berlin is sehr rein un ruhig. Gut Ort für leben. 

10 lagun etorri ginen Nafarroatik eta 3 bakarrik animatu gara Berlin ezagutzera. Bidean Ramón, Alberto, Katy, Gillermo elkartu zaizkigu eta izugarrizko asteburua pasa dugu. 2 egun pasa ditugu Berlinen baina jende askok aste batean ikusiko zituen gauzak ikusi ditugu. Horren kulpa handia Teresak eta Javik izan dute. Eskerrik asko bihotz bihotzez bidai hau hain interesgarria eta aberasgarria izateagatik, beti oroituko naiz bidai honetaz.
Espero dut lata gutxi eman izatea eta nirekin gustora egon izana.
Filtros_orejas duras. 




Bide batez bidai luzean egindako zenbait argazki gehitzen dizkizuet.




miércoles, 7 de agosto de 2013

euri tantak

Zergatik idatzi, ba euria egin duelako, euria, herrimina ………..batek daki.

Azken aldian ugariak dira berriak, batek Vorstellungsgespräch duela, besteak praktikak lortu dituela … Jakina den bezala, holako berri onak irenstea zaila izaten da. Beraz, ohitura bilakatu da notizik dakartzanak nire terraza polit hontan kubata batzutara gonbidatzeak. Hau da hau sufrimendua lagunak!! ;)

Horrela ba, euri tanta artean gabiltzan egun honetan, jada taldearen erdiak praktika hitzartuak dituela esan daiteke. Esan beharrik ez dago oraindik hoberenak, guapoenak, azkarrenak eta eztakitzenbatgauzaonenak falta garela!  (nabari da amona urruti dudala bai, ikusten duenak mesedez eman diezaiola muxu bat nire partez) baina iritsiko da eguna non ospakizunak gure kontu izango diren!


Bidenabar erran nahiko nuke bihar etorriko omen dela lehenengo bixita Schwäbisch Hallera eta dirudienez hurrengo egunetan gehiago izango dira bidaiatzera animatuko direnak. Norbaitek ulertu nahi izan badu hortxe du gonbidapena.



Muxu bat eta txintxoak izan!