domingo, 23 de noviembre de 2014

kontuk ta komerik 3.0 Aalen.

Oraingoan kontu gutxi eta komeri gutxiago, besterik gabe lerrotxo batzuk aspaldiko partez.
Badira hilabete batzuk Aalenera etorri nintzela. Hiri berri bat, etxe berri bat, lan berri bat, "hizkuntza" berri bat.... azken finean, hasiera berri bat.
Hemen ere poliki poliki tokia hartzen ari naiz, etxean, lanean, tarteka ezagunen batekin kalean topo ere egiten dut!
Batek baino gehiagok errango lukeen bezala, Aalen mola!
Hemendik aurrera berriz ere maizago idazteko intentzioarekin, agur eta laister arte!!

sábado, 22 de marzo de 2014

Wienerstrasse83 ausflug

Aurrekoan erran nizuen gure sukaldean kontu dexente izaten direla, gaurkoan honen harira komerik banda sonora ta guzti! ;)



Trenez joateak xarmarik ez zuela eta non bururatzen zaigun karlsruhera bizikletan joatea.


Machen wir!

Azalpenak eman beharrean gaurkoan irudi bat……




….. katarroa sendatzen zaigun bitartean, hurrengorako eguraldi hobea egiten duen egun bat aukeratuko dugula erabaki dugu.

sábado, 15 de febrero de 2014

Hayun, Armando, Anthoni Suthan und ich

Batek baino gehiagok leporatu dit (beti ere modu onean) bloga ahaztu xamarra dudala.

Hona ba aspalditik idazteko nuen sarreratxo bat.

Der Hayun, der Armando, der Anthony , der Suthan und ich.

Stuttgarten bizi naizenetik 4 gazte hauekin bizitzeko aukera izan dut. WG edo pixu batean bizi gara. 4 logela daude, sukaldetxo bat eta bi komun, edo hobe esanda alde batetik komuna eta konketa eta bestetik dutxa (typich Deutsch).

Mapan ikusten da bakoitzaren jatorrizko lurraldea, benetan kultura nahaste interesgarria!



Tarteka gure sukaldean biltzen gara denak Bier pare bat hartzeko (batzutan Vodka edo Ron izaten da ere) eta pixka bat hitzegiteko. Botila hutsak pilatzen hasi ahala, Alemanez hitzegiteko gaitasuna haunditu egiten da konturatu gabe eta hortxe ibiltzen gara kontu kontari batak besteen bizitzaren inguruan jakin nahiean. Egia esan mirbewohner jatorrak tokatu zaizkit, ongi moldatzen gara elkarrekin eta badugu elkarrengandik zer ikasi.

… Ta hauxek kontu ta komerik gure Wienerstrasse 83 hontan.

Hurrengorarte!

lunes, 28 de octubre de 2013

y volver, volver, volver.....a Lizaso otra vez.....

Bada data bat batek baino gehiagok aspalditik egutegian markatuta duguna, urriak 28, San Simon eta San Juda eguna, gaurkoa.


(mileske bideoagatik muxer, nabari da erdi Lizasotarra zarela ;) )

Askorentzat izango da gaurkoa astelehen gogor xamarra ( ziurrenik eskola batean baino gehiagotan bideo eguna izan dela gaurkoa...eta agian biharkoa ere..)

Neretzako itzulera eguna. Asteburu intentso hau eta gero berriz alemandarrengana, nach Deutschland. Maleta energia positiboz beteta eta nola ez Garaziren kantaz gainezka, pozik, oso pozik pasa ditudan egunekin, lo gutxi eginda baina benetan ongi aprobetxatuta!!
Poliki poliki tokia hartzen ari naiz hiri berri eta ezezagun hontan baina atzean utzitakoa beti gogoan, guk kantatzen dugun bezala...

....
 y volver, volver, volver
a Lizaso otra vez
....




Lehenago bixitan etortzen ez bazarete behintzat, Olentzerorekin batera agertuko naiz berriz ere lur haitean!
muxu bat denentzat eta milesker!!

viernes, 4 de octubre de 2013

Bastalenia

Bastalenia izan zen ni bizi izan nintzen lehenengo  etxea. Nahiz eta gazteegia izan hortaz gogoratzeko badira bizpahiru………………………… (hain dira berexiak ez dudala adjektibo egokia aurkitzen, beraz norberak nahi duena jar dezala, ziurrenik edozein jarrita ere, neurri batean behitzat asmatuko duela) tarteka gogorarazten didatenak. Egia esan, broma bezala hasi zen hura, baina azken finean kariño berexia diot harri.

Bastalenia_Lizaso_Egia_Schwäbisch Hall_Stuttgart.

Duela pare bat aste nago Stuttgarten eta dagoeneko bi etxe ezberdinetan bizi izan naiz, eta espero dezagun hirugarren bat ere egon dadila!

Hiria zoragarria, ezagutzeko aukera izan dudan neurrian behintzat.
Lanean ongi. Egia esan ez nuen uste AutoCADekin borrokan pasatako ordu guzti haiek hainbeste eskertuko nituzkeenik. Hala ere, dagoeneko ikasi dut Alemanez nola den error fatal
Bestalde hizkuntza. Bastaleniako sukalde hartan komunikatzeko erabiltzen nituen baliabide antzekoekin nabil hemen ere. Han ikasi nuen, hemen ere lortuko dut (momentu honetan Mexikon oporretan dagoen norbaitek errango lukeen bezala) Scheiße Deutsch hau menperatzen. Nahiz eta atzerritarren desesperazioa haunditzearren tarteka hitzak asmatzen dituztenaren susmoa dudan, ezin esan alemandar hauek nirekin gaizki portatzen ari direnik, momentuz behintzat, arrunt jator!


Hala ba, gaurkoz nahiko, txintxo ibili eta hurrengorarte!

domingo, 8 de septiembre de 2013

aspaldiko partez egunon nere blog maitea

Batek baino gehiagok esan dit azken aldi honetan abandonatu xamar zaitudala…. eta ez dut ezetzik esango, barkaidazu nire blog maitea.

Badut kontu ta komeri dexente zuri kontatzeko, baina poliki poliki hasiko naiz.

Izan genuen ba, aurreko hilabetean oso irakasle on bat, gure Gunther xaharra. Hartzen nion antza bai arkitektura ikasten nuen garai haietan izan genuen beste irakasle bati. Han egoten ginen  gu, gure arreta guztia jarrita detailerik ez galtzeko, ume txikiak aiton amonei kontuak entzuten dizkien bezala… gogoratzen naiz azken klase berezi bat prestatu zigula, bizitzaren inguruan.

Gure Gunthelek ere zerbait berexia prestatu zigun, nola ez. Egun hartako gaia, die Nebel. Lainoa. Hainbat eta hainbat gauza ekarri zizkigun burura lainoak. Laboaren kantuak dioen bezala… Maite ditut maite gure bazterrak, lanbroak izkutatzendizkidaenan…

Sortu zuen edo genuen atmosfera berexi bat, zer ote dagoen lainoaren atzean, zergatik den hau hain mistikoa … eta 4 orduren buruan, bukaera bezala non erraten digun…

Nebel aldrebes irakurrita, Leben.


Lainoa eta bizitza, bizitza eta lainoa, ongi pentsatuta, lotura berexia bezain sendoa.

domingo, 18 de agosto de 2013

hurrengorarte lagunak!!

Taldea bereiztear dagoen egun hauetan, beste arrazoi batzuen artean, besteek idatzitakoa ulertuko ez dutelako, sarrera bat zuretzat.

bazoaz. agur. ongi izan eta zaindu zaitez.

Aurrean duzu aukera polit bat hasi berri duzun bidea nahi bezala aurrera eta atzera ibiltzeko, zerorren bidea da ta!
Harrokeria haundia ez bada, elkarrengandik asko ikasi dugula erranen dut. Hementxe gordetzen ditut nik ikasitakoak, nire SHeko terraza honetan, ze azken finean nirea bezain zurea izan da azken aste hauetan.
Besta on baten ordainetan joango gatzaizu bixitan, nola ez!


bazoaz. agur. ongi izan eta zaindu zaitez.