Batek baino
gehiagok leporatu dit (beti ere modu onean) bloga ahaztu xamarra dudala.
Hona ba
aspalditik idazteko nuen sarreratxo bat.
Der Hayun, der
Armando, der Anthony , der Suthan und ich.
Stuttgarten bizi
naizenetik 4 gazte hauekin bizitzeko aukera izan dut. WG edo pixu batean bizi
gara. 4 logela daude, sukaldetxo bat eta bi komun, edo hobe esanda alde batetik
komuna eta konketa eta bestetik dutxa (typich Deutsch).
Mapan ikusten da
bakoitzaren jatorrizko lurraldea, benetan kultura nahaste interesgarria!
Tarteka gure
sukaldean biltzen gara denak Bier pare bat hartzeko (batzutan Vodka edo Ron
izaten da ere) eta pixka bat hitzegiteko. Botila hutsak pilatzen hasi ahala,
Alemanez hitzegiteko gaitasuna haunditu egiten da konturatu gabe eta hortxe
ibiltzen gara kontu kontari batak besteen bizitzaren inguruan jakin nahiean. Egia
esan mirbewohner jatorrak tokatu zaizkit, ongi moldatzen gara elkarrekin eta
badugu elkarrengandik zer ikasi.
… Ta hauxek kontu
ta komerik gure Wienerstrasse 83 hontan.
Hurrengorarte!
