Oraingoan kontu gutxi eta komeri gutxiago, besterik gabe lerrotxo batzuk aspaldiko partez.
Badira hilabete batzuk Aalenera etorri nintzela. Hiri berri bat, etxe berri bat, lan berri bat, "hizkuntza" berri bat.... azken finean, hasiera berri bat.
Hemen ere poliki poliki tokia hartzen ari naiz, etxean, lanean, tarteka ezagunen batekin kalean topo ere egiten dut!
Batek baino gehiagok errango lukeen bezala, Aalen mola!
Hemendik aurrera berriz ere maizago idazteko intentzioarekin, agur eta laister arte!!
domingo, 23 de noviembre de 2014
sábado, 22 de marzo de 2014
Wienerstrasse83 ausflug
Aurrekoan erran
nizuen gure sukaldean kontu dexente izaten direla, gaurkoan honen harira
komerik banda sonora ta guzti! ;)
Trenez joateak
xarmarik ez zuela eta non bururatzen zaigun karlsruhera bizikletan joatea.
Machen wir!
Azalpenak eman
beharrean gaurkoan irudi bat……
….. katarroa sendatzen zaigun bitartean, hurrengorako eguraldi hobea egiten duen egun bat aukeratuko dugula erabaki dugu.
sábado, 15 de febrero de 2014
Hayun, Armando, Anthoni Suthan und ich
Batek baino
gehiagok leporatu dit (beti ere modu onean) bloga ahaztu xamarra dudala.
Hona ba
aspalditik idazteko nuen sarreratxo bat.
Der Hayun, der
Armando, der Anthony , der Suthan und ich.
Stuttgarten bizi
naizenetik 4 gazte hauekin bizitzeko aukera izan dut. WG edo pixu batean bizi
gara. 4 logela daude, sukaldetxo bat eta bi komun, edo hobe esanda alde batetik
komuna eta konketa eta bestetik dutxa (typich Deutsch).
Mapan ikusten da
bakoitzaren jatorrizko lurraldea, benetan kultura nahaste interesgarria!
Tarteka gure
sukaldean biltzen gara denak Bier pare bat hartzeko (batzutan Vodka edo Ron
izaten da ere) eta pixka bat hitzegiteko. Botila hutsak pilatzen hasi ahala,
Alemanez hitzegiteko gaitasuna haunditu egiten da konturatu gabe eta hortxe
ibiltzen gara kontu kontari batak besteen bizitzaren inguruan jakin nahiean. Egia
esan mirbewohner jatorrak tokatu zaizkit, ongi moldatzen gara elkarrekin eta
badugu elkarrengandik zer ikasi.
… Ta hauxek kontu
ta komerik gure Wienerstrasse 83 hontan.
Hurrengorarte!
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)


